Klasiko handia likoreen familian, Egiazkin fite erabaki genuen gure menda likore errezeta sortzea.
Gure likore-sorta gehiago gozotasunean eta sotiltasunean oinarritzen denez, aldi honetan, intentsitate eta freskotasunaren alde egin dugu.
Bere freskotasunetik at, arintasuna, biribiltasuna eta espezia sotilak ditu bereizgarri Egiazki Mentak. Oreka hori lortzeko, bi menda barietate nahasi ditugu: mendafina eta mendabeltza.
Lehenak erabateko freskotasuna ematen du, eta bigarrenak nahaste fin hori eztitzen du.
Destilazio bidez lorturiko mendabeltzeko eta mendafineko hostoen esentzia naturalekin egiten da gure errezeta.
Jakin ezazu, Mentak duen kolore berde eder horrek ez duela azukre gehiegirik gordetzen eta ahoan freskotasun efektua baino ez duela indartzen.
Mendabeltz eta mendafinezko esentzia-olioa, azukrea, ura, alkohola
Freskotasun eta gozotasun artean, Menta ondoko gisa izotz gainean ahozgatzen da, baita ur gasdunarekin ere, udako bertsio arinago batentzat.
Egiazki Menta kokteletan ere edan daiteke, hala nola gure Arana ginarekin edo konbinazio ausartago batentzat, txokolatearekin! Begira gure errezetak gure Koktel orrialdean.