Gure sortaren azken sorkuntza, Egiazki Jinkoa, bere zapore exotikoekin, gure likore guziak bezain artisaua eta bertakoa da.
Duela hogeita hamar urte inguru, ekoizle anitzek landatu zuten Feijoa Euskal Herrian. Bi bultzatzaile dira jatorrian: Estatuak emandako diru-laguntzak eta moda-efektu handia. Gaur egun 3 ekoizle dira Senperen, eta haiek dute edari horren ideia ukan. Beraz, haiekin elkarlan hertsian arituz sortu zen likore hau.
Fruitu biziki indartsua baina ezezaguna, Feijoa, “feijoa sellowiana”, mirtoen familiako fruitu-arbola da, jatorriz Hego Amerikakoa (Uruguai, Brasil, Argentina, Paraguai). Edmond Andrék XX. mendean Frantzian sartua, Brasilgo guaiabondoa edo Montevideoko guaiabondoa ere deitzen zaio.
Fruitua baia exotikoa da, ahuakate ttipi baten formakoa 2-8 zm luze, udazken bukaeran biltzen dena, fruitua horitzen hasten denean. Feijoa azal berde mehe batez estalia da, eta mami pikortsua eta berde-hori koloreakoa du.
Azukratua eta likoretsua, guaiaba likorea ahoan biribila da, lehen zaporea fruitu-gustukoa duena.
Hiru hilabeteko mazeratzearen ondotik lortzen da emaitza hori, eta fruituaren gustuaren potentzia guzia askatzea ahalbidetzen du.
Egiazki Jinkoak ez du aroma artifizialik ez koloragarririk ere, itxura eta zaporeak %100 naturalak dira. Botilatzea, tapatzea eta etiketatzea ere eskuz egiten dira.
Feijoa (guaiaba), azukrea, ura, alkohola
Fruitu gustukoa, Jinkoa kubo izotz batekin preziatzen da, baina edari luzeetan tonik batekin ere edan daiteke. Edari are gozoagoetarako, Delika eta Socoa bezalako koktelak sortu dira.