Egiazki Manzana hego-euskal likore ospetsuaren errezeta tradizionalean oinarritua da, sagar berdeak destilatu ondotik lorturik.
Sehuraski entzuna duzu manazanita edo manzana verde bezala. 2000. hamarkadan likore hau izigarri modan zen, eta pixkanaka bazterrera utzia izan da. Egiazkik, beraz, klasiko hau berrikusi nahi izan du bere lehengo arrakasta berpiztuz.
Molde harmoniatsuan orekatua, Egiazki Manzana gozotasun eta arintasunaren konbinazio perfektua da, freskotasun leherketa batean. Sudurra, diskretua, naturalki sagar-mikoekin irekitzen da.
Lehiakideek ez bezala, ez da biziki azukratua, fruituari eta biribiltasun harrigarriari lekua uzteko ahoan. Dastatzean, sagar eta udare arteko fruitu kurruskatsu testura aberats eta krematsuarekin nahasten da.
Egiazki Manzanak ez du koloragarririk, itxura eta zaporeak %100 naturalak dira. Botilatzea, tapatzea eta etiketatzea ere eskuz egiten dira.
Sagar berdezko esentzia-olioa, azukrea, ura, alkohola
Usaian, Manzana ondoko gisa izotz gainean ahozgatzen da, baina fruitu zuku edo gas-edariekin ere edan daiteke.
Bere miko fresko eta garratzekin, koktel zaleentzako aukera zabala...