Euskal Herriko egonaldieta bazterrezina, zer ote da Patxarana?
Jatorriz Nafarroakoa da, Hego Euskal Herrian. Bere izena "Basarana" terminotik heldu da.
Hastapenean, likore hau familian kontsumitzen zen eta etxe bakoitzak bere errezeta bazuen. Gaur egun, "Patx" kontsumoa demokratizatu egin da, tradizio bilakatu baita Euskal Herri osoan.
Ondare honek iraun dezan, euskal klasiko honi hats berri bat eman nahi izan dugu gure patxaran errezeta propioa sortuz. Etxeko anisette fabrikazioari esker, emaitza ez hain azukratua eta anisatua lortu dugu basaranaren zaporea agerian uzteko. Artisau-prozesu horrek zaporeak eta kolorea erabat menderatzea ahalbidetzen du. Bildutako aran barietateari esker, Egiazki bat lehen begi kolpetik bereiz daiteke; izan ere, haren kolorea gorri/arros izan ohi da, eta patxarana, berriz, purpura.
Hastapenean, azkarra, gure patxarana sudur anisatu eta espeziatu batean eztizen da. Ahoan, ongi integratutako alkoholaren potentziagatik eta beroagatik nabarmentzen dira fruitu konpotatuen mikoak.
Nola egiten ote da Egiazki Patxarana?
Anisette basaranekin nahasia da altzairuzko dupetan. Nahastea 5 eta 10 hilabete artean mazeratzen utziko da, mazeratzearen aitzinamenduaren arabera. Gustua errespetatua baldin bada, gure sorkuntzak beti paregabeak dira. Egiazki Patxaranak ez du aroma artifizialik ez koloragarririk ere, itxura eta zaporeak %100 naturalak dira. Botilatzea, tapatzea eta etiketatzea ere eskuz egiten dira.
Basaranak, ura, azukrea, alkohola, anisa
Ahoan luze bada ere, usaian Patxarana ondoko fresko gisa edaten da. Gomendatzen dizuegu botoila hozkailuan ematea edota izotz batekin edatea zaporeak ez aldatzeko.
Originalago, Egiazki Patxarana ron eta gure Arana, basaranazko ginarekin batera hartzen ahal da.
Begiratu gure Koktel orrialdea ideia batzuk ukaiteko.