Beti, jakitate eta zapore ahantziak berpizteko asmoz, Patxaka likorea gure sortara gehitzea erabaki genuen.
Garaian, familia bakoitzak bere patxaka egiten zuen, baina ekoizpena pixkanaka bazterrera utzi zen. Euskal Herriko lurraldearen aztarnak markatutako likore hau gaur egun produktu arraroa eta biziki arrakastatsua da.
Erabilitako sagarrak, Anisa eta Mamula, bertakoak dira. Larreko barietateak, tamaina ttipiagatik ezagutuko dituzu, baita zuntz aberats eta zapore indartsuagatik ere, mingostasun miko batekin nahasturik.
Eskuz bildu-eta, 3 hilabetez gure etxeko anisette-an mazeratzen uzten dugu.
Egiazki Patxakak gustu markatua du, osatzen duten sagarrek bezala. Likore ezti eta goxoa, arinki azukratua, luzera ona uzten du ahoan, oso adierazkorra. Sudurrak sagar anisatuen eta karameluaren aroma delikatuak askatzen ditu.
Egiazki Patxakak ez du aroma artifizialik ez koloragarririk ere, itxura eta zaporeak %100 naturalak dira. Botilatzea, tapatzea eta etiketatzea ere eskuz egiten dira.
Basasagarrak (Anisa eta Mamula), azukrea, alkohola, ura, anisa
Ahoan luze bada ere, usaian Patxaka ondoko gisa izotz gainean edaten da.
Gure likoreak sukaldatzeko erabil daitezke, eta chefek bereziki preziatzen dute Patxaka platerak altxatzeko edo gozotasun azukratua emateko.